XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste gauza batzuk ere atera genituen makina automatikoetatik.

Zigarro batzuk ere badaude, aitarentzako dira, eta liburu hori zuretzako da.

Jones andreak Heriotza Desertuan izenburua zuen poltsiko-liburuari begiratu bat eman zion.

Trenbideari loturik zegoen gizon baten marrazkia ageri zen azalean.

- Eskerrik asko, laztana.

- Beta dudanean irakurriko dut - esan zuen, eta harasaren goiko apalean jaso.

Gero esan zuen -: Norenak dira pistola jostailu horiek?.

- Ez dut uste jostatzekoak direnik -esan zuen Arabelek.

Bi mehatzarirenak direla uste dut, Mortimer mehategi batetik ihes egindako hegaztia zelakoan zeuden hauek.

Baina laster konturatu ziren ezetz.

- Harrigarria esan zuen Jones andreak.

Baina mehategietan, gas ihesik dagoen usnatzeko txoriak erabiltzen dituztela uste dut.

Ez nekien ordea, mehatzariek pistola erabiltzen dutenik.

Beno, itzuliko dira bila seguraski.

Goiko beste apal batean ipini zituen pistolak.